XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jainkoak mundua berekin baketu du. Zer gertatuko da, orduan, berriz onartuak izanen direlarik? Heriotzetik bizirat etortzea!

16 Gainera, lehen opilak Jainkoari sagaratuak badira, ore osoa ere bai, eta erroa sagaratua bada, adarrak ere bai.

17 Jainkoak adar batzu moztu diozka Israeli, eta moztu gabe utzien artean xertatu zaitu, zu, olibondo basa zirena; hola, heiekin batean, olibondoaren errotik datorren izerdian parte hartzen duzu.

18 Bainan ez duzu adar moztuen gutiesterik. Nola gutiets zinezazke? Ez duzu erroa zuk ekartzen, erroak zaitu zu ekartzen.

19 Erran dezakezu: Ni xertatzeko moztu ditu Jainkoak adarrak.

20 Hala da, beren fede-ezagatik moztu ditu, eta zu hor zaude zure fedeagatik; ez izan, beraz, harro, eta ibil kasu eginez.

21 Berezko adar diren juduak gupida izan ez baditu Jainkoak, beharbada zu ere ez zaitu gupida izanen.

22 Har gogoan Jainkoaren bihotz ona eta garraztasuna: garraztasuna erori direnentzat, bihotz ona zuretzat.

Atxik fidantzia haren bihotz onean, bestela zu ere moztua izanen zira.

23 Israeldarrak ere, beren fedegabean irauten ez badute, xertatuak izanen dira.

Jainkoak baitu heien berriz xertatzeko ahala.

24 Jitez zeurea zinuen basolibondotik moztu eta zeurea ez zinuen olibondoan xertatu bazaitu Jainkoak, askoz errexkiago xertatuko ditu heiek, jitez berena duten olibondoan.

Israel herria Jainkoarenganat itzuliko da

25 Haurrideak, Jainkoaren asmo ixila jakinarazi nahi dautzuet, urgulutan sar ez zaitezten.

Israeldar zati baten itsukeriak pagano-herri guziak salbamendurat heldu arte iraunen du; 26 eta hola, Israel osoa salbatuko da, Liburu Sainduak dionaz:

Siondik etorriko da libratzailea, eta sinesgabekeria kenduko du Jakoben ondokoenganik.

27 Horra heiekin eginen dutan elkargoa, bekatuak barkatuko diozkatetanean.

28 Berrionari beha, israeldarrak Jainkoaren etsai dira, zuen onetan; bainan, Jainkoak egin hautuari beha, maite-maiteak dira beren arbasoeri esker, 29 behin-betikoak baitira Jainkoaren dohainak eta deia.

30 Zuek, lehen, Jainkoaren alderat bihurriak izan zirezte, eta orai, israeldarren bihurrikeriagatik, urrikalmendu ardietsi duzue.